Itzuli orri osora

Joan Karlos Borboi-Bragantzakoa

Montizóngo kondea. Karlos Maria Isidroren semea eta Karlos Luisen anaia (Aranjuez, 1822 - Brighton, 1887). Bere anaia Karlos Luisek eskubideei uko egin zienean (1860), haren ondorengo legitimo izendatu zuen Joanek bere burua, Joan III.a izena hartuta. 1868an, bere seme nagusiaren alde abdikatu zuen.