Itzuli orri osora

Isabel II.a

Isabel II.a. 1846an. Federiko Madrazoren erretratua

(Madril, 1830 - Paris, 1904). Espainiako erregina (1833-68), Fernando VII.aren eta Maria Kristina Borboikoaren alaba. Adinez txikia zen bitartean, bere ama (1833-40) eta Espartero jenerala (1840-43) izan ziren erreginaordeak. Orduan piztu zen lehen Karlistaldia (1833-40). Adinez nagusitu zelarik, bere lehengusu Frantzisko Borboikoarekin ezkondu zen (1846). Honek bigarren Karlistaldia ekarri zuen. Iraultza hasi zen 1868an eta Isabel II.ak Parisera alde egin zuen. Tronua berrezartzen zenbait aldiz saiatu ondoren, bere seme Alfontso XII.aren alde abdikatu zuen (1870).