Itzuli orri osora

Karlos Maria Isidro Borboikoa

Goyak pintatutako Karlos Maria Isidroren erretratua

Molinako kondea. Espainiako infantea (Madril, 1788 - Trieste, 1855), Fernando VII.aren anaia eta Isabel II.aren osaba. Hasieran tronurako eskubideak ukatzen zizkion Santzio Pragmatikoa onartu bazuen ere, ez zuen Isabel II.a tronurako ondorengotzat onartu nahi izan (1833). Bere burua Espainiako errege izendatu zuen Karlos V.a izena hartuta. Horren ndorioz lehen Karlistaldia piztu zen (1833-39). Galdu zuenean seme Karlos Luisen alde abdikatu zuen (1845).