Itzuli orri osora

Fernando VII.a

Fernando VII.a

(El Escorial, 1784 - Madril, 1833). Espainiako erregea (1808; 1814-33), Maria
Luisa Parmakoaren eta Karlos IV.aren seme eta ondorengoa. Aitak bere alde abdikatu zuen, baina Napoleonek Baionako elkarrizketetan bere anaia Jose Bonaparte erregetzea lortu zuen. Independentzi gerra bukatu arte (1808-14), Valen ccedil ayko gazteluan atxilotuta egon zen Fernando. Espainiara itzuli orduko, 1812ko konstituzioa baliogabetu, absolutismoa berrezarri eta liberalen kontrako neurri gogorrak hartu zituen.

Riegoren matxinadak (1820) konstituzioa sinatzera behartu zuen, baina Angulemako dukea buru zela San Luisen Ehun Mila Semeen laguntzarekin absolutismoa berrezarri zuten (1823). Hego Euskal Herriko foruen kontrako borroka gogortu egin zen eta liberalek aurreikusitako zentralizazioa ia erabat gauzatu zen. Fernando hiltzear zegoela, haren anaia Don Karlosen aldekoen eta azken emaztearekin izandako alaba Isabelen aldekoen arteko gerra, Karlistaldia, hasi zen (1833).