KULTURA-ERREPORTAJEAK

 

Duke Ellington: Jazzak inoiz izan duen musikagile garrantzitsuenetarikoa Thu, 19 May 2005

Edward Kennedyk, Duke Ellington ezinenaz ezagunago zenak, 1917an sortu zuen bere lehen taldea: The DukeĀ“s Serenaders. Hasieran, Washingtongo festa pribatuetan eskaintzen zituzten kontzertuak. Ondoren, 1923an, The Washingtonians izena hartu eta New Yorkera joatea erabaki zuten. Nahiz eta lehen egunetan ez zuten arrakastarik erdietsi, Wilbur Sweatmanekin jotzen aritu ziren hainbat astetan. Lau urte igaro ondoren, Harlemgo Cotton Club lokal ospetsuan lan egiteko kontratatu zituzten. Funtsezko urratsa izan zen hura Ellingtonentzat eta bere musikarientzat, ospe handia lortu baitzuten.

Duncan Dhu, pop musika puruko 20 urte Fri, 3 Apr 2009

Bi hamarkadatako ibilbidea eta pop musikaren klasiko handiak Duncan Dhu taldearen historia deskribatzen duten bi errealitate dira. Banda donostiarrak 1984an ekin zion bere bideari eta urtebete beranduago, 1985ean, bere lehen albuma grabatu zuen. Disko horrek Por Tierras Escocesas izena zuen. Zenbait urtetan gorenean egon ostean, taldekideek bakarkako ibilbideari ekitea erabaki zuten. Hala ere, gaur egun, taldea banandu zenetik zortzi urte bete direnean, "Cien gaviotas" edo "Esos ojos negros" bezalako kantuak, beraien lehen diskoetan aurkeztu zituztenak, irratietan entzuten dira oraindik ere.

Ed Harris, bigarren mailako luxuzko aktorea Fri, 31 Dec 2010

Bere izena ez da filmetako aktoreen zerrendetako lehen postuetan azaltzen, baina Ed Harrisek, pantailan ateratzearekin batera, ikuslearen arreta bereganatzen du itxuraz bigarren mailakoak ziren paper horiei ezinbesteko garrantzia emanez. Lau aldiz izendatu dute Oscar sarietarako eta The Truman Show, Pollock edo The Hours bezalako filmetan antzematen zaio bere izugarrizko talentua.

Eddie Cochran, C'mon Everybody Fri, 11 Jun 2010

Gitarra jotzeko eta bizi-indarrez betetako abestiak sortzeko zuen trebeziak eta 21 urterekin zirkulazio-istripu batean hil izanak letra larriz idatzi zuten Eddie Cochranen izena rock-and-rollaren mitologiaren urrezko orrialdeetan. Bere kantuen bertsioak egin zituzten, besteak beste, The Who, The Beach Boys eta Sex Pistols taldeek. Rock generoari egin zion ekarpena aitortzeko, rock-and-rollaren munduko ospetsuenen aretoan sartu zuten 1987an.

Edward G. Robinson, 30eko hamarkadako gangsterra Fri, 15 Dec 2006

Zinema mutuaren garaian egin zuen debuta pantaila handian Errumaniako aktoreak. Besteak beste, Sed de escandalos, The stranger eta El rey del juego pelikuletan egin zuen lan. Gainera, ohorezko Oscar saria eman zioten zendu baino lehen.