KULTURA-ERREPORTAJEAK

 

Denzel Washington, estatubatuarren aktorerik kutunena Fri, 19 Feb 2010

Denzel Washington 1954ko abenduaren 28an jaio zen Mount Vernon hirian (New York). Familia xume batean hazi zen; bere aita artzain protestantea zen eta ama, berriz, ile-apaintzailea eta estetizista. Nerabezaro iskanbilatsu baten ostean, Washingtonek kazetaritza ikasi zuen unibertsitatean, bere bizitzako pasioa aurkitu zuen arte: interpretazioa. Bere antzezpen-estilo leun, kontrolatu eta aldakorrari esker, aktore estatubatuarrak ibilaldi distiratsua izan du Hollywooden, bi Oscar irabazita eta estatubatuarren aktorerik kutunena bilakatuta, Tom Hanks edo Johnny Depp aktoreen aurretik.

Dogma 95, zinema garaikidea Fri, 14 Dec 2007

Dogma 95 Lars von Trier, Thomas Vinterberg, Kristian Levring eta Soren Kragh-Jacobsen zuzendari daniarrek 1995an sortutako zinema mugimendua da. Zinemagile talde honen helburua pelikula sinpleak egitea da, hau da, postprodukzioan aldaketarik ez duten eta beste ezeren aurretik garapen dramatikoa jartzen duten pelikulak egitea.

Donna Reed, Campuseko erregina Fri, 3 Mar 2006

Gaztaroan edertasun-lehiaketa batzuk irabazi izanak zineman lan egiteko ateak ireki zizkion, eta James Stewart (Que bello es vivir), Jerry Lewis eta Dean Martin (¡Que par de golfantes!) bezalako aktoreekin lan egin zuen. gainera, Oscar bat irabazizuen Reedek De aqui a la eternidad filmean egindako lanagatik.

Donna Summer, disko musikaren erregina Fri, 10 Oct 2008

Donna Summerrek Crayons bere estudioko disko berria publikatu zuen ekainaren 9an, 17 urte igaro dira aurreko lana kaleratu zuenetik. 130 milioi disko saldu eta sari anitz lortu ondoren, 70eko hamarkadako disko musikaren erregina salmenta zerrenden gorenean kokatzen saiatuko da.

Doris Day, Hollywood zaharraren azken izarra Fri, 10 Oct 2008

Doris Day XX. mendearen erdialdeko Hollywoodeko izar zerrenda luzearen buru izateaz harro agertu ahal den artista gutxienetariko bat da. Orain ez dira horrelako artistak aurkitzen, maila berdinean dantzatzeko, abesteko eta interpretatzeko gai zen eta.