KULTURA-ERREPORTAJEAK

 

David Bowie, Duke Zuria Fri, 25 Nov 2005

David Bowiek historia musikalean orrialde garrantzitsuak idatzi ditu azkenengo hamarkadetan. Bowie alternatiboa, pragmatikoa, komertziala, abangoardista, orekatua eta estremista izan da. Iraganeko kultuko pertsonai hori egun, bere horretan darrai.

David Fincher, alfonbra gorria zapaldu duen kultuzko zinemagilea (I) Fri, 12 Mar 2010

David Leo Fincher Denverren, Colorado (AEB), jaio zen 1962ko maiatzaren 10ean. Life aldizkariko langile baten semea, oso urte gutxirekin Kaliforniara joan zen bizitzera. Zortzi urte baino ez zituela hasi zen lehen urratsak ematen mundu zinematografikoan, bere "joko" gustukoena esku artean zuela: 8 mm-ko kamera.

David Fincher, alfonbra gorria zapaltzea lortu duen kultuzko zinemagilea (II) Thu, 18 Mar 2010

Publizitatean eta musikan lortutako ospeak bultzatuta, Fincherrek zinemara egin zuen salto. 1992an, Alien 3 filmarekin, egin zuen debuta. Pelikulak ez zuen ez kritika ez diru askorik bildu, baina industriari bere estilo fresko, fatalista eta etsigarria erakusteko biderik onena izan zen. Bere estreinako filmaren ondoren, lan gehiago heldu ziren, beti ere gai berdinak oinarri hartuta: gizakiaren zikoizkeriak, gizartearen alderik ilunenak eta hiritar garaikideen gainbehera morala.

David Lean, kateatutako imajinen maisua eta ezinbesteko irudien sortzailea Fri, 18 Apr 2008

16 pelikula egin zituen soilik David Leanek, baina horiekin Zuzendari Onenaren bi Oscar irabazi zituen eta baita beste sari ugari ere. Baina Lawrence de Arabiaren desertu amaigabeengatik, Doctor Zhivagoren estepa errusiarrengatik eta Kwai ibaiaren gaineko zubiagatik gogoratzen da gaur egun David Lean zinema-zuzendaria bere jaiotzaren mendeurrena betetzen denean.

Dean Martin, abeslaria eta aktorea Fri, 24 Feb 2006

Bakarka aritzeaz gain, Jerry Lewisekin batera egin zuen lan hamar urtetan, eta diskoak ere grabatu zituen. Bere filmen artean aipatzekoak dira, besteak beste, Rio bravo, Cuatro tios de Texas eta Matt Helm agentearen papera egin zuen pelikula sorta.