KULTURA-ERREPORTAJEAK

 

Bobby Darin, jatorri xumeko izarra Thu, 29 Apr 2010

Hainbat musika-genero jorratu bazituen ere, Bobby Darinek "Mack the Knife" eta "Beyond the Sea" kanta klasikoen bertsioekin lortu zuen ospea. Horrez gainera, aktore lanetan ere aritu zen eta NBC Ameriketako Estatu Batuetako katean saio bat aurkeztu zuen.

Boney M, "eurodance" musikaren sortzailea Fri, 26 Sep 2008
70eko hamarkadako giroa islatzen duen talderik hoberenetarikoa da Boney M. Ospe ikaragarria lortu zuten, milioika album saldu zituzten eta euren kanta gogoraerrazen bidez, "eurodance" musika sortu zuten.
Boris Karloff, beldurraren erregea Fri, 25 Nov 2005

Zinemaren historiaren barruan beldurrezko filmeetako aktorerik ezagunenetakoa da Karloff. Bere pelikulen artean, besteak beste, El Codigo Penal (1931), Frankenstein (1931), Scarface (1932), La mascara de Fu-Manchu (1932), La Momia (1932), El caseron de las sombras (1932), El gato negro (1934) eta La Patrulla Perdida (1934) dira aipagarrienak.

Brian Eno, Roxy Music taldetik musika elektronikora saltoa Wed, 31 Mar 2010
Brian Eno 70eko hamarkadako sormen handiko musikari britainiarra da. Roxy Music taldearen sortzailea eta ambient musikaren aita, azken hamarkadetako disko esanguratsuenen ekoizlea izan da, David Bowieren trilogia berlindarraren edo U2ren Joshua Tree diskoaren ekoizlea, besteak beste. Era berean, gaurkotasun handia duten Dido edo Coldplay taldearekin ere aritu da lanean.
Brigitte Bardot, 50eko hamarkadako mito erotikoa Fri, 3 Dec 2010
50eko eta 60ko hamarkadako zinemaren sex-symbol nabarmena, Brigitte Bardot zinema klasikotik bizirik dirauen aktore bakarrenetakoa da, Elizabeth Taylor eta Sophia Lorenekin batera. Oso gazte zela erretreta hartu bazuen ere, 60 pelikula baino gehiago utzi dizkigu Bardotek, baina ziur asko bere ilehoriarengatik, ezpain nabarmenengatik eta edertasun eta gaztetasunagatik izango da oroitua.