KULTURA-ERREPORTAJEAK

 

Bob Dylan XX. mendeko musikaren izarretako bat (I) Fri, 14 Oct 2005

Bob Dylan XX. mendeko konpositore emankorrenetakoa da. Abeslari estatubatuarrak oso eragin handia izan du musika garaikidearen historian. Folka, bluesa, countrya, rocka eta poparen garapenerako funtsezko pertsonaia da.

Bob Dylan XX. mendeko musikaren izarretako bat (II) Fri, 21 Oct 2005

Bob Dylanek urrezko hiru disko kaleratuak zituen 25 urterekin. Idoloa zen Amerikako Estatu Batuetan eta Erresuma Batuan eta milioika disko saltzen zituen. Baina 1966. urtean izandako moto istripu larri batek eskenatokietatik urrundu zuen denbora luzez.

Bob Dylan XX. mendeko musikaren izarretako bat (III) Fri, 28 Oct 2005

Bob Dylanek 40 urtetik gora daramatza musika egiten, 60 urtetik gora ditu eta, oraindik ere, maisulanak egiten badaki. Kantautoreak disko onak eta ez hain onak atera ditu, baina, zalantzarik ez dago abeslari estatubatuarrak oso eragin handia izan duela musika garaikidearen historian. Folka, bluesa, countrya, rocka eta poparen garapenerako funtsezko pertsonaia da.

Bob Hope, "gerrako umorista" Fri, 19 Jan 2007

Bigarren Mundu Gerran, Londreseko aktorea sarritan joan zen AEBetako ejertzitoa emanaldi komikoekin entretenitzera. Komedia musikalekin egin zen ezagun aktorea eta, bere pelikulengatik Oscar saririk irabazi ez zuen arren, bost golardo eskuratu zituen zinemagintzari egindako ekarpenagatik eta hainbat proiektu humanitariotan parte hartzeagatik.

Bob Marley, reaggearen irudia Thu, 17 Nov 2005

Robert Nesta Marley, Bob Marley izenez ezaguna, 1945eko otsailaren 6an jaio zen, Nine Milen, Jamaika iparraldeko herri txikian. Ezin zuen imajinatu musika munduan XX. mendeko mito bihurtuko zenik.