KULTURA-ERREPORTAJEAK

 

Vera Miles, Hitchcocken aktore kutunena Fri, 26 Mar 2010

Vera Miles aktore estatubatuarra, batik bat 50eko urteetan Alfred Hitchcock edo John Ford zuzendari handiekin lan egiteagatik nabarmendu zen. Edertasunaren erregina izan zenez, 1950ean Los Angelesera joateko aukera izan zuen. Baina emakume polita eta dotorea izan arren, Miles Psicosis bezalako filmetan edo "Hawai 5-0" eta "Love Boat"en gisako telesailetan parte hartzeagatik izan da oroitua.

VerĂ³nica Lake, 40ko hamarkadako ilehoria Fri, 24 Aug 2007

La llave de cristal eta La dalia azul filmetako protagonistak ibilbide ezin oparoagoa izango zuela ematen zuen, baina alkoholarekin izan zituen arazoen ondorioz ostrazismoan geratu zen, eta hotel batean zerbitzari lanak egin behar izan zituen bizi ahal izateko.

Victor Mature, txarretan onena Fri, 30 Jun 2006

Aktore hieratikoa eta adierazkortasun gutxikoa izan arren, John Forden kategoriako zuzendariek euren filmetarako deitzen zuten. Besteak beste, aipagarriak dira ¿Quien mato a Vicky?, Mi chica favorita eta Tras la pista del Zorro pelikulak. Bere buruaz barre egiten zuen azken horretan Maturek.

Vincent Price, beldurra zinema aretoetan (I) Fri, 23 Apr 2010
Dotorea eta izaera aldakorrekoa, Vincent Price aktore estatubatuarrak, ibilbide luzea izan zuen bai zineman baita antzerkian ere. Zazpigarren artearen historian izandako beldurrezko aktorerik miretsiena eta errespetatuena izan zen. Artista distiratsua izan zen, izan ere, berdin zitzaion misteriozko film batean aritu edo dokumental bat aurkeztu. Honen fisikoak, eta batez ere, honen begirada misteriotsuak, arlotearen paperean jarri zuten aktorea ia film gehienetan.
Vincent Price, beldurra zinema aretoetan (II) Fri, 30 Apr 2010
Vincent Price beldurrezko zineman garai guztietan izan den aktore garrantzitsuenetako bat da. Adimen handiko gizona, eta artearen zale amorratua, beldurrezko beste mito batzuk ez bezala, ekintza hauskorrak egiten zituen munstro psikikoan espezialitatu zen. 60ko hamarkada amaiera arte, hainbat pelikuletan parte hartu zuen, baina denboraren poderioz, paper onak gutxitzen joan ziren. Hala, telebistarako telefilm eta telesailetara mugatu zen Price, besteak beste, Batman bezalako telesailetara edo publizitate spot ezberdinetara.