KULTURA-ERREPORTAJEAK

 

Van der Graaf Generator, rock progresibo britainiarren sortzaileak (I) Fri, 4 Jul 2008

70eko hamarkadako Manchesterreko talde honen soinuak Peter Hammillen ahots dinamikoaren eta Dave Jacksonen saxofoiaren ukitu elektronikoen arteko nahasketa zuen ezaugarri. VdGG elektrizitate estatikoa sortzeko diseinatutako makina batean oinarrituta hartutako izena zen. Taldea 1972an banandu zen lehenekoz.

Van der Graaf Generator, rock progresibo britainiarren sortzaileak (II) Fri, 11 Jul 2008

1972an banandu ostean, Hammill, Evans, Banton eta Jackson VdGGeko kide klasikoak eszenatokietara itzuli ziren, 1975ean. Lau disko (zuzeneko bat) grabatu zituzten 19778an tadea desegin baino lehen. Noizbehinka, elkarrekin jo izan dute eta, 2006tik aurrera, hirukote bezala egin dute aurrera, Jackson gabe.

Van Heflin, aktorea eta itsasgizona Fri, 3 Nov 2006

AEBetako aktoreak ez zuen inoiz antzerkia alde batera utzi, zinemaren munduan arrakasta handiak lortu zituen arren. Gainera, Oscar sari bat ere irabazi zuen, Senda prohibida pelikulan egindako lanagatik. Besteak beste, Raices profundas, El tren de las 3:10 eta El salario de la violencia filmetan hartu zuen parte nabigatzea oso gustuko zuen aktoreak.

Van Morrison, musikaren munduko nazioarteko izarretako bat Fri, 7 Oct 2005

Van Morrison 60ko hamarkadan musikagintzan hasitako artistarik txalotuenetakoa da. Blues kutsuko ahotsak eta inprobisazioaren jazz ukituak ibibide oparoa ekarri du, disko ugariz ez ezik zuzeneko emanaldi paregabez betetakoa.

Vanity Fare: pop sinplea eta melodikoa Fri, 29 Dec 2006

Kenten (Ingalaterra) 60ko hamarkadaren erdialdean jaiota, Vanity Fare taldeak pop musika egiten zuen. Haien abestien ezaugarriak ziren botere melodikoa, lelo gogoraerrazak eta, batez ere, ahotsen armoniaren erabilpen egokia.