KULTURA-ERREPORTAJEAK

 

Tom Petty & The Heartbreakers, rocka egiten duen talde bikana Fri, 17 Mar 2006

Tom Petty & The Heartbreakers rocka egiten duen AEBetako talderik garrantzitsuenetako da. 70eko hamarkadan sortutako taldeak, musika samurra, zuzena, freskoa, melodi zainduak dituen rock klasikoa egiten du.

Tom Waits, ahots zakardun jenioa Fri, 30 May 2008

Azken astean jakin dugu Tom Waits gure artean izango dela aurki. Uztailaren 12an igoko da Kursaaleko agertokira hainbat alorretan dabilen artista aparta, eta bere ahots latzaz eta izaera bereziaz gozatzeko aukera izango dugu. Gainera, Tom Waits zuzenekoan lehen aldiz ikusteko parada izango dugu, izan ere aurretik ez du inoiz Euskal Herrian jo.

Tool, azken kultuzko taldea Fri, 4 Dec 2009

Mistizismoa, introspekzioa, kalitatezko metal progresiboa, eta ikusmen-arte berritzaileak dira, besteak beste, Tool musika garaikideko azken talde kultuetako bat bilakatu duten ezaugarriak. 1990. urtean Los Angelesen (Kalifornia) sortutako laukote hau metal eta rock talde bat baino askoz gehiago da. Berezko nortasun eta ohiz kanpoko estilo txundigarri eta ulertezin batez baliatuta, metal alternatiboaren mugak hautsi ditu, eta bere musikak underground izaera badu ere, bai taldeak berak baita bere lanek ere kritikaren errespetu eta babes osoa jaso izan dute beti. Ia bi hamarkadako ibilbidean, estudioko bost disko kaleratu eta hamahiru milioi kopia saldu ditu laukoteak, tartean sari garrantzitsuak eta musika munduaren begirunea lortuta.

Tyrone Power, Cincinattitik Hollywoodera Fri, 24 Mar 2006

30 eta 40ko hamarkadetan arrakasta handia izan zuen Powerrek zinemaren munduan, eta film erromantikoetako eta abenturazko pelikuletako izar bilakatu zen. Hala ere, filmak egiteari utzi zion Bigarren Mundu Gerran parte hartzeko. Bereak dira, besteak beste, Tierra de audaces, El principe de los zorros, Suez eta El filo de la navaja lanak.

Kolorearen teknika zineman (I) Tue, 16 Nov 2004

Kolorezko filmak zinema bera sortu zenetik egon dira ia. Hasieran, pelikulei kolorea emateko teknika oso zaila zen eta, beraz, ez zen askorik erabiltzen. Urteek aurrera egin ahala, ordea, teknikak hobetuz joan ziren. Egun, ia pentsaezina da zuri-beltzezko film bat ikustea baina garai hartako zinema-zuzendariek trebetasun handia lortu zuten argia eta kolorea erabiltzen eta argiaren kontrastearekin eta itzalekin jolasten maisuak ziren.