KULTURA-ERREPORTAJEAK

 

Thin Lizzy, Irlandako rockaren mitoa (II) Fri, 28 Sep 2007

Jailbreak diskoak (1976) egundoko garrantzia izan zuen Thin Lizzyren ibilbidean. Lan horretan Lynotten konposizioak magiaz beteta daude, Jimi Hendrixen legez "hitz eginez abesteko" erak aparteko bultzada ematen dielarik. Gorenerako bide horretan ezinbesteko sakada eman zion taldeari Live and Dangerous (1978) zuzeneko gogoangarriak. 80ko hamarkada, ordea, zorigaiztokoa izan zen. Lynotten gainbehera fisikoa nabaria zen oso, baita ideia falta ere. Horixe erakusten dute Chinatown (1980) edota Renegade (1981) bezalako lan kaskarrek.

Tim Burton, Hollywood ilunenaren aita Fri, 7 Nov 2008

Joan den abuztuaren 25ean, Tim Burton zuzendariak, Hollywood arketipikoaren antitesia, 50 urte bete zituen. Bere ibilbide profesionalean izaki nahigabetuz eta leku ilunez jositako unibertso fantastiko bat sortu du eta bertan murgildu eta horrekin liluratu diren jarraitzaile mordoa dauka; horregatik, genero fantastikoaren maisua da Burton. Orain, bi proiektu berritan ari da lanean.

Tina Turner, 80ko eta 90eko hamarkadetako urakana (I) Fri, 29 Jan 2010
Tina Turner musikaren historian izan den soularen kantari dinamikoena da eta askok sinbolo sexual gisa hartu izan dute. Rockaren munduan dagoen ikur nagusienetako bat da, eta hasieratik ezagun egin da emanaldi indartsu eta biziak eskaintzeagatik, jantzi bitxiak janzteagatik eta ahots sendoa izateagatik. Mundu osoan zehar 200 milioi disko baino gehiago saldu ditu abestien erregina honek.
Tina Turner, 80ko eta 90eko hamarkadetako urakana (II) Fri, 5 Feb 2010
Diskoak, miloi askoko salmentak, bira arrakastatsuak... Hori eta gehiago lortu du Tina Turnerrek bere ibilbide osoan zehar. Ahots indartsuarekin eta hanka kurbatuekin, rockaren ikur nagusian bihurtu zen Turner, eta 90eko hamarkada kontaezinak diren mundu osoko birak egiten eman zuen. Hala eta guztiz ere, bere azken lanak diskretuagoak ziren, eta artista ospetsu gisa, soilik bere soldatak egiten zuen gora.
Tom Ewell, Marilyn Monroeren kidea Fri, 26 Jan 2007

Antzerkian lehen pausuak eman zituen aktoreak eta komediarekin harreman handia izan zuen bere ibilbide osoan zehar. 40ko hamarkadan egin zuen debuta zinean eta Marilyn Monroe ezagunarekin egin zuen lan La tentacion vive arriba filman; lan horrek ospe handia eman zion aktoreari. Bere ibilbideko azken urteetan telebistan egin zuen lan Ewellek.