James Stewartek ziria sartu ziola Ameriketako Estatu Batuetako armadari
Stewart gizon argalegia zen armadarako, beraz, ez zen onartua izan, gutxieneko pisura heltzen ez zelako. Baina Bigarren Mundu Gerran borrokatzeko hain tematuta zegoenez, bigarrenez saiatu zen armadan sartzen. Saiakera horretan loditzea erabaki zuen eta trikimailu bat erabiliz lortu zuen armadari ziria sartzea. Lehendabizi janariz leporaino jarri zen eta erreklutatze bulegora sartu baino 36 ordu lehenagotik ez zen komunera joan. Urdailean eta hesteetan metatutako pisuarekin lortu zuen faltan zituen kilo gutxi horiek, eta azkenean, onartua izan zen armadan. Ohore kontua zen aktorearentzat armadan sartzea, familia ohorea. Izan ere, bere aitona armadako ofiziala izan zen, bere aita Kubako gerran borrokatu zuen eta bere semeetako batek bizia galdu zuen Vietnameko gerran zegoela.