Moskuk Europako etxe orratzik altuena izango duela
Mirax Group kontsortzio errusiarrak Txinako ingeniaritza enpresa batekin akordioa sinatu du Europako etxe orratz handiena eraikitzeko: 340 metro izango ditu eta Moskun egongo da. Txinatarrek eraikiko duten "A Dorrea" delakoa "Federazioa" konplexuaren zati izango da eta bertan 57 pisu eta 240 metroko altuera izango duen beste eraikin bat ere egongo da. Bi eraikinen artean 420 metroko orratza eraikiko dute. Eraikuntza hauetan bulegoak, luxuzko apartamenduak, bankuak, dendak eta erakusketa aretoak jarriko dituzte.