Itzuli orri osora
Audrey Hepburn, dotorezia pantailaratu zenekoa
jue, 01 dic 2005 18:24:00 +0100

Dantza eta moda munduan lan egin ondoren, Hollywooderan egin zuen salto aktoreak eta, besteak beste, Vacaciones en Roma, Sabrina, Historia de una monja, My Fair Lady, Como robar un millón y... eta Robin y Marian pelikutan hartu zuen parte.

Audrey Hepburn 1929.eko maiatzaren 4ean jaio zen Bruselasen goi mailako familia batean: bere ama jatorri holandarreko aristokrata zen eta aita, berriz, bankari britainiarra. Edda Kathleen Van Heemstra Hepburn-Ruston izena jarri zioten Audrey Hepburn izenez ezagutzen dugun aktoreari.

Bere gurasoak banandu ondoren, Hepburn bere amarekin geratu zen eta Ingalaterrara joan ziren elkarrekin. Londresen egon zen garaian ikastetxe pribatuetan ikasi zuen eta dantza-eskolak ere hartu zituen. Bere fisikoari esker, gainera, modaren munduan lan egitea lortu zuen. 40ko hamarkadan zineman lan egitea lortu zuen, eta Nederlands in 7 lessen (1948) filmean hartu zuen parte, ekoizle holandar batek egin zion eskaintzari esker.

Figurante moduan egiten zituen paperak ugaritzen joan ziren apurka-apurka eta besteak beste, Oro en barras (1951) filmean hartu zuen parte. Zineman buru-belarri lan egitea erabaki zuenez Hollywoodera joan zen eta Vacaciones en Roma (1953) izan zen AEBetan egin zuen lehen pelikula. Gregory Peck ospetsuarekin egin zuen lan komedia horretan Hepburnek. Filmak arrakasta handia izan zuen eta emakumezko aktore onenaren Oscar saria irabazi zuen lan horregatik.

50.eko hamarkadan film erromantiko ugaritan hartu zuen parte Audrey Hepburnek. Beste batzuen artean, Sabrina (1954), Una cara con angel (1956) eta Ariane (1957) pelikuletan egin zuen lan. Gainera, Guerra y Paz (1956), Mansiones Verdes (1958), Historia de una monja (1959) eta Encuentro en París (1964) filmen protagonista izan zen. Sabrina eta Historia de una monja pelikuletan egindako lanagatik Oscar sarietarako izendatu zuten Hepburn.

60ko hamarkadan ez zituen film ugari egin baina egin zituenak oso interesgarriak izan ziren. Los que no perdonan (1960), Desayuno con diamantes (1961), Charada (1963), My Fair Lady (1964), Como robar un millon y... (1966), Dos en la carretera (1967) eta Sola en la oscuridad (1967) pelikulek, besteak beste, ikusleen babes handia izan zuten.

1969. urtean zinema utzi egin zuen Audrey Hepburnek bere bi semeak zaintzeko intentzioarekin, eta 1976.ean berriro itzuli zen. Urte horretan Robin y Marian (1976) Richard Lesterren filmean hartu zuen parte Sean Conneryrekin batera. Hepburnen azken filma Always (1989) izan zen.

80ko eta 90eko hamarkadetan laguntza humanitarioa burutzen ibili zen Unicef-ekin batera. Egin zuen lanagatik Jean Hersholt saria jaso zuen. 1993. urteko urtarrilaren 20an zendu zen Audrey Hepburn Suitzan. Kolon minbizi baten eraginez hil zen aktore ezaguna, 63 urte zituela.