Itzuli orri osora
Carmen Miranda, frutadun kapelaren aktorea
vie, 02 jul 2010 16:49:00 +0200

Agian Carmen Miranda izena ez da oso ezaguna izango gazteenentzat, baina guztiok gogoratzen dugu buru gainean frutaz egindako kapela zeraman 40ko hamarkadako aktorea. Abeslari, aktore eta dantzari portugaldarra 40ko hamarkadako zinean nabarmendu zen bere itxura exotikoari esker. Baina, izarra izateak ez zion askorik iraun, izan ere gazte hil zen, 46 urte besterik ez zituela, bihotzekoak emanda.

Carmen Miranda 1909ko otsailaren 9an jaio zen Marco de Canavezes izeneko herri txiki portugaldarrean, Maria do Carmo Miranda da Cunha izenarekin. Carmen jaio eta gutxira, bere familia Rio de Janeirora, Brasilera, joan zen bizitzera, eta Mirandak Santa Teresinha Komentuan egin zituen ikasketak. Oso gaztetatik, Carmenek oso gustuko zuen ikuskizunen munduan, eta bere denbora librean horretan aritzen zen, nahiz eta bere gurasoek ez zuten gustuko.

Lehen urratsak

Bere emanaldietako batean ekoizle batek ikusi zuen eta samba abesten hasi zen tokiko irrati batean. Denbora joan ahala, ikuskizunaren izar bilakatu zen, irratian, antzerkian eta zineman lan eginez. Brasilen 10 urtetako ibilbidea izan ostean eta 6 pelikula filmatu ostean, Carmen Miranda Ameriketako Estatu Batuetara iritsi zen 1939an. Bando da Lua bere bandarekin joan zen AEBetara, eta berrogeiko hamarkadan izar bihurtu zen. Gainera, Broadwayko zenbait musikaletan ere lan egin zuen.

Hollywoodera jauzia

Berehala, beste jauzi bat egin zuen bere ibilbidean, izan ere, New Yorketik Los Angelesera joan zen bizitzera. Han 20th Century Foxen Serenata Argentina (Down Argentine Way, 1940) filmean egin zuen debuta. Irving Cummingsek zuzendutako komedia musikalaren protagonistak Carmen Miranda, Betty Grable eta Don Ameche ziren.

40ko hamarkadan film hauetan egin zuen lan Mirandak: Aquella noche en Río (That Night in Rio, 1941), Cummingsek zuzenduta eta protagonista bésala Amecherekin eta Alice Fayerekin; Walter Langen A La Habana me voy (Week-End in Havana, 1941); Secretaria brasileña (Springtime in the Rockies, 1942); Toda la banda está aquí (The Gang's All Here, 1943); Four Jills in a Jeep (1944); Greenwich Village (1944); Something for the Boys (1944); Cara de muñeca (Doll Face, 1945); If I'm Lucky (1946); Copacabana (1947), Groucho Marxekin batera; eta Así son ellas (A Date with Judy, 1948).

50eko hamarkadan Mirandak Nancy Goes to Rio (1950) y Una herencia de miedo (Scared Stiff, 1953) filmetan besterik ez zuen lan egin.

Guztira, 14 film egin zituen Carmen Mirandak Hollywooden 1940tik 1953ra bitartean, eta abeslari bezala ere arrakasta izan zuen, 10 milioi disko baino gehiago saldu baitzituen mundu guztian zehar.

AEBetako Gobernuak bere ibilbide artistikoa sustatu zuen, Roosevelt presidenteak Latinoamerika eta Europaren arteko harremanak indartzeko politikaren barruan. Gainera, 40ko hamarkadan soldata onena zuen emakumezko artista izan zen.

Gainbehera urteak

Guzti horren ondorioz, 1940an Brasilera egin zuen bisita batean, Carmen Miranda asko kritikatu zuten kultura estatubatuarraren zati izateagatik.

Kontu pertsonalei dagokionean, 1947an bere maitasun-bizitza egonkortu zuen eta David Sebastianekin ezkondu zen. Miranda 30 urterekin hasi zen erretzen eta alkohola edaten, are gehiago, alkoholaren eta tabakoaren menpe egotera iritsi zen. Gainera, ohikoa zuen anfetaminak eta barbiturikoak kontsumitzea.

Horrela, 1955ean, "The Jimmy Durante Show" telebista saioan zuzenekoan zegoela, bihotzeko txiki bat izan zuen. Programako aurkezlearen laguntzaz, Carmen Mirandak irribarre egin zuen, ikusleak agurtu zituen, eta agertokitik atera zen bizitzan azken aldiz. Hurrengo eguneko goizean hil zen, 46 urte zituela, bihotzeko baten ondorioz.

(Argazkiak: IMDb)