Itzuli orri osora
Batman, zazpi hamarkada iluntasunean hegan
vie, 17 jul 2009 18:32:00 +0200
Munduan ezagunena den saguzar gizonak 70 urte bete ditu. Prestakuntza fisikoari eta adimen itzelari esker, Batmanek ibilbide benetan arrakastatsua izan du. Bob Kanek 1939an lehendabiziko zirriborroa marraztu zuenetik, arrastoa binetetan uzteaz gainera, saguzar gizonaren itzala bai pantaila handian baita txikian ere ikusi ahal izan dugu, pertsonaia ospetsuan bilakatuz.

30eko hamarkadara egin behar dugu atzera, DC Comics enpresak Superman superheroiaren aurrean lehiatuko zen, eta irakurleak liluratuko zituen pertsonaia berri baten bila baitzebilen. Horrela super-botererik gabeko pertsonaia bat heldu zen. Honek adimen aplikatua eta prestakuntza fisiko desiragarria zuen. Aurrerapen teknologiko izugarriak hasi ziren garaiko ezaugarriak biltzen zituen Batmanek.

Bob Kane eta Bill Fingerren eskutik, 1939ko maiatzean sortu zen Batman, "El extraño caso del sindicato química" Detective Comicsen 27. zenbakiaren istoriotxoaren baitan. Pertsonaia hau sortzeko inspirazioa Marca del Zorro pelikulatik heldu zitzaion Bob Kane marrazkilariari, bakearen alde borroka egin zuen mozorrotutako pertsonaiaren istoriotik, hain zuzen ere. "El Zorro"ren irudia, mozorro, kapa eta zaldi beltzarekin, eta Da Vincik sorturiko saguzarraren hegalen tankerako ala delta delakoaren nahasketak izan ziren Batman sortzen lagundu zutenak.

Horrela, 1940. urterako pertsonaiak jada bazuen bere argitalpen propio eta esklusiboa. Ezohiko superheroi baten historia zen hau, galant aberats batek bere kulpak garbitzeko kriminalez betetako Gothameko kaleak xahutzen zituen tipoaren istorioa, eta sekulako harrera izan zuen gazte estatubatuarren artean. Gauzak horrela komikietan ateratzen zen pertsonaiaren ibilbidea hasiko da.

Pantaila txiki eta handira saltoa

Bob Kanek asko eta ondo landutako pertsonaia oparoa sortu zuen, eta arrakasta hori medio, berehala hilezkor bilakatu zuten. 1949an ABCk "Batman" telesaila estreinatzen du. 1966 eta 1968 bitartean 120 kapitulu eman ziren Adam West eta Burt Ward protagonista zituela.

1989an, berriz, Batman betierekoa zela aditzera emateko, Hollywoodeko zinemara heldu zen Tim Burtonen eskutik. Film honen protagonistak Michael Keatonen eta Jack Nicholson izan ziren, azken honek Joker hezurmamitu zuen. Pelikula hau, ondorengo bertsioen antzera, estetika ilun eta eszentrikoaren isla izan zen.

Burtonen bigarren filmak, ordea, ez zuen zuzendariak esperotako emaitza izan, baina horrek ez zuen film luzeen zerrenda etetea lortu, Batman forever eta Batman eta Robin pelikulek jarraitu baitzioten bigarren honi, 1995 eta 1997 urteetan kaleratuak.

Bob Kane, Batmanen sortzailea 1998ko irailaren 6an hil zen Los Angelesen, 83 urte zituela, pertsonaiak hirurogei urte eder beteko zituen urte berean, hain zuzen ere.

The Dark Knight mundu osoko arrakasta

Christopher Nolan zinemagileak AEBetan 2008an izandako The Dark Knight pelikula arrakastatsuenaren protagonista nagusian bilakatu zuen pertsonaia . Bi hildako, istripu larri bat eta legearekin arazoak, hauexek dira mundu osoan ospetsu egin zen ekoizpen arrakastatsu honen kronika beltzak utzitakoak.

Batman hori, neurri handi batean Tim Burtonen lana izan zen, berau izan baitzen Batman filmarekin 1989an Gothamen sartu zena. Michel Keaton eta Jack Nicholson, Jokerren rola betetzen, izan ziren pelikulako pertsonaia nagusiak.

Irudi ospetsuak

Superman, Spiderman, Hulk eta Batman mundu osoko irudi ospetsuak bilakatu dira, eta ez dago zertan euren komikirik irakurri behar momentuan nortzuk diren ohartzeko.

Superbotererik gabeko superheroia, komiki batean sortu zena eta pantaila handiko errege bihurtu dena, abenturak eta jarraitzaileak izaten jarraitzen du. Horren adibide garbia "Club Batman" da. Taldeak marrazki bilduma bat jarri du abian, hiri honetan garrantzia handia baitu saguzarraren irudiak.

Batmanek, komikiaren eta zinemaren klasiko batek, alegia 70 urte bete ditu eta oraindik orain munduko superheroi garrantzitsuenetako bat bezala ezagutzen dugu.

(Argazkia: www.imbd.com)