Itzuli orri osora
Loti Ederrak 50 urte bete ditu
vie, 30 ene 2009 18:31:00 +0100

Loti Ederra animaziozko klasikoak 50 urte bete zituen atzo, urtarrilaren 29a. 50 urtetan Walt Disneyek sortutako inperioko irudia izan da eta urteurrena dela eta, Interneten milaka jarraitzaile dituen film honen berrargitarapena kaleratu dute. 1959an estreinatu zutenean zailtasunak izan zituen arren, estreinaldiaren ostean kritikak eta ikusleek gehiago espero zutela esan zuten, Aurora printzesaren istorioa estudio ospetsuen arrakasta handienetako batean bilakatu da. Horrez gain, Malefica gaiztoa ere ipuinetako sorgin gaiztoen erreferente bihurtu zen.

Botadun katua, Errauskina eta Txanogorritxu bezalako lanak idatzi zituen Charles Perrault idazle frantses ospetsuaren obra da hau ere. Printzeen eta printzesen istorioetako eredu klasikoa jarraitu zuen, maitagarri zintzoekin eta gaiztoekin, sorginkeriekin, dragoiekin eta muxu bateko amaiera zoriontsuekin.

Oinarrizko irizpide horiek Disneyen beste lan batzuetan ere azaldu ziren: Edurnezuri (1937) edo Errauskina (1950) lanetan, besteak beste. Hiru klasiko hauek Oscarretarako izendapenak lortu zituzten soinu banda onenaren sailean, baina Errauskinak lortu zituen gehien. Filma hiru kategoriatan izan zen hautagai: abesti onena, grabazioa eta musika.

Disneyen norabide aldaketa

Disneyek printzesen generoa 30 urtetan utzi zuen Sirenatxoa (1989) iritsi zen arte. Horren ondoren, Ederra eta Piztia (1991), Aladdin (1992), Pocahontas (1995) eta Mulan iritsi ziren.

Hutsune horrek belaunaldi salto bat eragin zuen eta gazteenen zaletasunak aldatu egin ziren. Hala eta guztiz ere, Loti Ederrak Disneyen parkeetako (Kalifornia, Hong Kong eta Paris) erregina izaten jarraitu zuen eta ondoz ondoko hiru estreinaldik irudimenezko kolektibo honetan bizirik irauteko balio izan zioten.

Unibertso magiko honetan bizirik iraun duenaren froga Facebook sare sozialean dituen jarraitzaileak dira. Bertan, printzesa honek 9.200 zale baino gehiago ditu, Edurnezurik baino ia 2.000 gehiago.

Pocahonatesek ere ez du marka txarra, 11.000 segitzaile. Hala ere, Ariel sirenatxoaren oso azpitik gelditzen dira. Azken honek 100.000 lagun baino gehiago ditu sarean.

Formatu berriak

Loti Ederraren bideoa 1986. urtean atera zuten lehen aldiz, 2003an DVD edizioan eta joan den urriaren 7an Blu-Ray formatura pasa den estudio hauetako lehen klasikoa izan da. Oraingo honetan, Disneyek Loti Ederra berritu bat kaleratu zuen, sistema analogikoaren "zimurdurarik" gabe, baina nortasun originala mantenduz.

Urteurrena dela eta egindako irteera-eskaintza berezi honen berrikuntzetako bat Technirama izeneko ikuspegi panoramikoa da. Pelikula teknika honekin egin zuten bere garaian, baina 1959an estreinatu aurretik Cinemascope ospetsuan ahokatzeko moztu egin behar izan zuten. Moldaketa horrekin alboetako irudia galdu egin zen, baina 50 urte beranduago berreskuratu egin dute.

(Argazkiak: www.imdb.com)