Itzuli orri osora
Anthony Perkins, Norman Bates pertsonaiari bizia eman zion aktorea
vie, 15 feb 2008 18:28:00 +0100

Anthony Perkins oso aktore ezaguna egin zen Psicosis, Alfred Hitchcoken maisulanean, Norman Batesen papera egin zuenean. Perkinsek film esanguratsuetan hartu zuen parte, dena den, Norman Bates pertsonaia ezagunaren ezaugarri psikologikoek aktorearen ibilbidea baldintzatu zuten.

1932ko apirilaren 4an jaio zen Anthony Perkins New Yorken. Osgood Perkin aktorearen semea (Anthonyk bost urte zituela hil zen), 15 urte zituela lehen antzezpenak egin zituen. 1953an lehen filmean hartu zuen parte The catres (George Cukor).

50eko hamarkadako bigarren zatian Perkinsek antzeztutako pertsonaia gehienek kutsu neurotikoa edo berezia zuten. 1960. urtean Psicosis, Alfred Hitchcoken maisulanean hartu zuen parte. Norman Bates pertsonaia ezagunaren ezaugarri psikologikoek aktorearen ibilbide oparoa baldintzatu zuten.

Psicosis aurreko filmak

Perkinsen Psicosis aurreko filmik esanguratsuenak ondorengoak izan ziren: La gran prueba (1956, William Wyler), El precio del éxito (1957, Robert Mulligan), El hombre solitario (1957, Henry Levin), Cazador de foragidos (1957, Anthony Mann), La casamentera (1958, Joseph Anthony), La hora final (1959, Stanley Kramer) eta Mansiones verdes (1959, Mell Ferrer).

La gran pureza (1956, William Wyler) filmean egindako lanagatik bigarren mailako aktore onenaren Oscar sarirako izendatua izan zen. Golardoa, baina, Anthony Quinnek eskuratu zuen El loco del pelo rojo, Vicente Minellin filmean egindako antzezpenagatik.

Psicosis filma eta gero zuzendutako lanak

El proceso (1963, Orson Welles) pelikulan egindako antzezpena izan zen Perkisen lanik onena, Psicosis filmaren ostean. Halaber, 60ko hamarkadan hainbat lan interesgarritan hartu zuen parte, besteak beste, No me digas adiós (1961), Freda (1962) eta Champaña para un asesino (1968, Claude Chabrol) filmetan.

1973. urtean, 41 urte zituela, Anthony Perkins (Marisa Berenson aktore ezagunaren ahizpa) argazkilariarekin ezkondu zen. Perkinsen emazteak hainbat film egin zituen aktorearekin: Recuerda mi nombre (1978, Alan Rudolph) eta Winter Kills (1979, William Richert). Denda den, nahiko zabal zebilen Perkins homosexuala zela, Tab Hunter aktorearekin harremana izan zuenetik.

70eko hamarkadan, berriz, Anthony Perkinsek ondorengo film interesgarrietan hartu zuen parte: El juez de la horca (1972, John Huston) eta Asesinato en el Oriente Express (1974, Sydney Lumet). Bestalde, 1973an El fin de Sheila (Herbert Ross) pelikulako gidoia idatzi zuen aktoreak.

80ko hamarkadan Norman Bates pertsonaia antzeztu zuen birritan: Psicosis 2 (1983, Richard Franklyn) eta Psicosis 3 (1986), Perkinsek berak zuzendutakoa. Geroago, Al borde de la locura (1988) eta Los gusanos no llevan bufanda (1991, Javier Elorrietan) filmetan hartu zuen parte.

1992ko irailaren 12an hil zen Anthony Perkins hiesak jota, Los Angelesen. 60 urte zituen.

(Argazkiak: 1: www.solarnavigator.com, 2: www.poster.net, 3: www.crimelibrary.com, 4: www.flixter.com, 5: www.movies.yahoo.com)