Itzuli orri osora
Ann Sheridan, "The Oomph Girl"
vie, 26 may 2006 18:25:00 +0200

Bere bizitzako aukerarik onena 1936.ean izan zuen Texaseko aktoreak, Warner etxearekin kontratua lotu zuenean. Garai hartan "Ann" izena hartu zuen gainera Sheridanek, eta aipagarriak dira, besteak beste, Angeles con caras sucias, Dodge, ciudad sin ley eta Castle on the Hudson filmak.

Clara Lou Sheridan 1915. urteko otsailaren 21ean jaio zen Dentonen (Texas, AEB), eta Hollywoodeko 30, 40 eta 50eko hamarkadetako izar xarmagarrietakoa izan zen.

1933. urtean edertasun-lehiaketa bat irabazi ondoren, kontratu bat sinatu zuen Paramount etxearekin eta, debuta egin zuenean, paper txikiak landu zituen hainbat pelikulatan. Besteak beste, aipatzekoak dira Bolero (1934, Wesley Ruggles), College Ryhthm (1934, Norman Taurog) eta El crimen del Vanities (1934, Mitchell Leisen).

Bere bizitzako aukerarik onena 1936.ean izan zuen, Warner etxearekin kontratua lotu zuenean. Garai hartan "Ann" izena hartu zuen gainera Sheridanek. Estudio berriak "The Oomph Girl" (neska erakargarria) ezizena jarri zion merkatuari begira aktoreari.

Warnerren, paper hobeak lortu zituen eta 40ko hamarkadako aktore garrantzitsu bilakatu zen. Aurreko hamarkadan eta hamarkada horretan egin zituen pelikularik garrantzitsuenak Angeles con caras sucias (1938, Michael Curtiz), Dodge, ciudad sin ley (1939, Michael Curtiz), Castle on the Hudson (1940, Anatole Litvak), Ciudad de conquista (1940, Anatole Litvak), La pasion ciega (1940, Raoul Walsh), Torrid Zone (1940, William Keighley), The man who came to dinner (1941, William Keighley), Kings row (1942, Sam Wood), Edge of darkness (1943, Lewis Milestone) eta La novia era el (1949, Howard Hawks) izan ziren.

1936. urtean, oraindik izar bilakatu gabe, Edward Norris aktorearekin ezkondu zen Sheridan, eta 1939an banandu egin ziren. Besteak beste, La reina Cristina de Suecia (1933), They won't forget (1937) eta El desertor del Alamo (1953) pelikuletan egin zuen lan Norrisek. Ann Sheridanen bigarren senarra George Brent aktorea izan zen; 1942. urtean ezkondu eta urtebete geroago banandu ziren. Honeymoon for three (1941) Lloyd Bacon zuzendariaren komediaren filmaketan ezagutu zuten elkar bi aktoreek.

50eko hamarkadaren amieran zinema utzi zuen Texasesko aktoreak. Garai hartan, Cita en Honduras (1953, Jacques Tourneur) eta Take me to town (1953, Douglas Sirk) filmetan egin zuen lan, beste batzuren artean. 1957.ean zinema utzi eta telebistan lan egiteari ekin zion. Urtebete lehenago, James Owensekin ezkondu zen.

1967. urteko urtarrilaren 21ean hil zen Ann Sheridan, minbizi baten ondorioz (51 urte zituen). Scott McKay, bere azken senarra, alargun utzi zuen. Duelo al sol (King Vidor, 1946) pelikulan hartu zuen parte McKayk.