Itzuli orri osora
Agur 'What a Wonderful World' kanta ezagunaren egileari
vie, 27 ago 2010 16:30:00 +0200
George David Weiss musikagile ezaguna pasa den asteartean zendu zen New Yerseyko bere etxean 89 urte zituela. Ziur asko zenbaitzuk ez dute musikagilearen izena ezagutuko, baina hala eta guztiz ere, aipatzekoa da bera izan zela 'What a wonderful World' kanta ezagunaren egilea, Louis Armstrong trompeta-jotzaile eta abeslariak famatu egun zuen kantaren egilea, hain zuzen ere.

Duela ia 90 urte, 1921eko apirilaren 9an jaio zen, New Yerseyn. Weiss XX. mendeko hainbat abesti famaturen egilea izan zen, horietan aipatzekoak 'What a Wonderful World', Louis Armstrongek hilezkortua, edo Elvis Presleyren Blue Hawaii diskoko 'CanĀ“t Help Falling in Love' (1961) kantaren egilea, hain zuzen ere.

Hasiera zaila

Lehendabiziko urteak ez ziren errazak izan Weissentzat, izan ere, bere ibilbide musikalean murgildu aurretik, amari aurre egin behar izan zion, honek bere semea abokatua izatea nahi baitzuen. Hori gutxi balitz bezala, semea sendagile espezializatu batengana eraman zuen ia honek musika burutik kendu eta legeen munduan murgiltzen zuen.

Txiki-txikitatik gustuko zuen musika, eta gaztea zela jada biolina, pianoa, saxofoia eta klarinetea jotzen hasi zen. Familiako errezeloak gaindituta, berrogeiko eta berrogeita hamarreko urte amaierarako kantari handian bilakatu zen. Bennie Benjaminekin batera, Perry Como, Patti Page edo Kay Starr interprete handiek ondoren abestuko zituzten hainbat kanta idatzi zituen.

Konposaketa berriak

Maniatan Juilliard School-en lizentziatu zen, eta Bigarren Mundu Gerran zerbitzua eman eta gero, ekoitzitako kantengandik onarpen handia jaso zuen. Aurretik aipatutakoez gain, 'Oh! What It Seemed to Be' kantaren arduraduna ere izan zen. Kanta honek Fran Sinatra liluratu zuen eta 1948an grabatu egin zuen.

'The Lion Sleeps Tonight'(1961) kanta Wiessen beste kanta famatu bat izan zen, erritmo afrikarretan inspiratutako Tokens taldekoentzako sorturiko kantaren bertsio berria. Disko honekin taldeak milioi bat kopia saltzea lortu zuen, eta handik urte batzutara The Lion King (1994) Disneyren filmeko soinu-bandan gehitu zen.

Musikagileen Elkarteko zuzendari gisa, egileen eskubideen alde borrokatu zuen. 1984an honen izena 'Songwriters my of Fame'en sartu zuten, eta urteetan zehar musikaren profesionalen alde lan egin zuen. Bere ibilbide luze eta oparoan, Wissek eskuin aldean ikus ditzakegun musikari horientzat guztientzat lan egin zuen.

(Argazkiak: Imdb.com)