Itzuli orri osora
Billy Joel, the piano man (I)
vie, 12 dic 2008 18:30:00 +0100

William Martin (Billy) Joel bere garaiko abeslari, konpositore eta pianista onenetako bat izan zen, izan ere, 1977an Columbia Records diskoetxean bilduma gehien saldu zituen artista izan zen, The Stranger lanarekin. Zenbait jendek rock and rock estilotik urrundu zela esan zuen arren, Rivers of Dreams albumak bere izaera berresteko balio izan zion, baita 3 astetan salduenen zerrendetako gailurrean kokatzeko ere.

Billy Joe Bronxen, New York, jaio zen, 1949ko maiatzaren bederatzian. Haurra zela, haren familia Levittownera joan zen bizitzera; gerora, abesti bat konposatuko zion herrira. Garai hartan ezagutu zuen pianoa, zehazki musika klasikoari esker.

Artistak berak adierazi duenez, haren ibilbidearen hasieran Ray Charles, The Beatles, Dave Brubeck, Sam Cooke, The Rolling Stones eta Otis Readdin artistek, besteak beste, eragin handia izan zuten berarengan. The Beatles taldea zuzenean ikustean erabaki zuen musikaria izan nahi zuela.

1968 urterako Hassles taldean ari zen eta bi disko kaleratu zituzten. Aurrez, aurrena, Echoes bandan aritu zen, eta ondoren, Atila taldean; rock pisutsua egiten zuten eta bilduma bat argitaratu zuten. Lan horiek salgai jarri arren, diru premia zuen eta hainbat lanetan aritu behar izan zuen: aldizkari batean, rock saileko kritikari, fabrika bateko langile, aisialdia eskaintzen zuen klub batean margolari eta iragarki bateko aktore.

1972an, bakarlari gisa Paramount Recordsekin kontratua sinatu eta Cold Spring Harbor bilduma kaleratu zuen, Long Islandeko bere herriaren omenez. Bien bitartean, Philadelphiako irrati batean "Capitan Jack" abestia jartzen hasi ziren, kontzertu batean ezkutuan grabatu ziotena.

"Capitan Jack" hark harrera beroa izan zuen arren, lege eta finantza arazoak medio desagertu eta Kaliforniara joan behar izan zuen Billy Joelek, 1973an. Bertan, hainbat tabernatan aritu zen piano emanaldiak eskaintzen, Bill Martin izenarekin. Bizipen haiekin batera sortu zen "Piano Man" deritzon kanta famatua. Hala ere, "Captain Jack" piezaren arrakastak atentzioa eman zion Columbia Records diskoetxeari, eta pianistaren bila aritu ziren buru belarri, Los Angelesen aurkitu zuten arte. Kontratu bat eskaini zioten eta estudioetara joan ziren grabatzera.

1974an, Michael Stewartekin bat egin eta bigarren bilduma osatu zuten, Streetlife Serenade, eta urtebete geroago New Yorkera jo zuen. Han, banda bat sortu eta Turnstiles lana kaleratu zuen. Baina hurrengo bilduma izan zen, The Stranger, gogoangarri izaten lagundu ziona; hain zuzen, Columbia Recordseko salduena izan zen.

AEBetan eta Europan bira bati ekin zion eta han egindako lanaren emaitza izan zen, esaterako, "Only the Good Die Young", "Moving Out" eta "Just The Way You Are" abestiak salduenen zerrendako buru izatea.

1978ko urrirako, Columbiak 52nd. Street LPa aurkeztu zuen; Joelen lehen itzelezko arrakasta izango zena eta 1979an, bi Grammy sari (abesti onenarena, "Just The Way You Are" lanagatik; eta disko onenarena) eskuratuko zituena. Urte hartan bertan, bederatzi milioi ale salduta zeuzkala, Columbia Records diskoetxeak XX. mendean lan gehien saldu zituen artista izendatu zuen Billy Joel.

1980an, Glass Houses bilduma kaleratu zuenerako, 52nd. Street lanak beste bi Grammy sari eman zizkion. "Still Rock And Roll To Me" abestian ere trajea eta zapatak jantzita egindako saioari esker ere beste Grammy bat jaso zuen 1981ean, ikus-entzuleek erabakitzen dutena./p>

Beste bi argitalpen iritsiko ziren ondoren: Songs in the Attic eta The Nylon Courtain. An Innocent Man kaleratu zuen horien ostean, Grammy izendapen gehiago eman eta Top 40an sei abesti eta Top 10ean hiru jarri zizkiona.

(Fotos: www.billyjoel.es)