Itzuli orri osora
Buzzcocks, pop-punk britainiarra
vie, 18 jul 2008 18:29:00 +0200

Pete Shelley abeslari eta gitarrista buru izanda, Manchesterreko talde hau 70eko hamarkadako talde punk britainiar paradigmatikoenetarikoa da. Sex Pistols, Velvet Underground, The Who, The Stooges, garaje estiloa eta 60ko hamarkadako beat doinuen eragina izanda; Buzzcocksek energia instrumentala, agresibitate erritmikoa, zinismo lirikoa eta pop melodiekiko joera uztartzen ditu.

Buzzcocks taldea 1976an sortu zen Manchester hiri ingelesean, aipatutako Pete Shelley kantari eta gitarristaren, Howard Devoto gitarrista eta abeslariaren , Steve Diggle baxu-jotzailearen eta John Maher bateriaren eskutik.

Sex Pistols britainiarrekin batera jo eta "Anarchy Tour" ospetsuan parte hartu ondoren, taldeak Sprial Stratch (1977) EParekin egin zuen debuta.

Musika banda berrantolatu behar izan zuten Devotok unibertsitateko ikasketetan zentratzeko utzi baitzuen taldea, nahiz eta denbora gutxira, New Wave Magazine taldearen buru bihurtu zen. Bere irteerarekin, Diggle sei kordetara pasa zen eta Smithek baxua hartu zuen. Hala ere, azken honek, bere lekua Barry Adamsoni utzi zion, eta honek, berriz, Steve Garveyri.

Azkenean, Buzzcocksek United Artistekin sinatu zuen eta "Orgasm Addict" eta "What do I get" kanta gogoraerrazak grabatu zituen.

Lehen LPa Another music in a different kitchen (1978) izan zen, "Fast Cars" edo "I don't mind" abesti nabarmenak izan zituen debut ikaragarria. Disko honek Erresuma Batuko 15. postua lortu zuen musika zerrendetan.

Urte berean Love bites (1978) argitaratu zuten "Just lust", "Real World", "Late for the train" edo "Ever fallen in love" kantekin, besteak beste.

Hurrengo urteetan A different kind of tension (1979) eta singleen ezinbesteko bilduma den Singles going steady (1979) grabatu zuten.

Taldearen desegitea eta itzulera

Musika eszenan errekonozimendua lortu arren, EMI musika konpainiarekin izandako liskarrek taldearen ezusteko haustura ekarri zuten 1981eko martxoan.

Zortzi urteren buruan eta bakarlari moduan hainbat saiakera egin ondoren, Pete Shelley, Steve Diggle, Steve Garvey eta John Maher berriz elkartu ziren 1989an. Geroago, Tony Barber baxu-jotzaileak eta Phil Baker bateria jotzaileak Garvey eta Maher ordezkatu zituzten, hurrenez hurren. Berriki, Danny Farrantek Phil Baker ordezkatu du.

Azken urteetan, Trade test transmission (1993), All set (1996), Modern (1999), Buzzcocks (2003) eta Flat-Pack Philosophy (2006) lanak grabatu ditu taldeak.

(Argazkiak: www.buzzcocks.com)