Gasteiz, jokatzeko karten hiriburua
Heraclio Fournier enpresaburu frantses jaiotzez burgostarrak (Burgos, 1849 - Vichy, 1916). Gasteizen finkatu eta arte grafikoen enpresa bat sortu zuen (1868). Antonio Riusekin batera jokorako karten diseinua egin zuen 1870ean. Arrakasta handia lortu zuten eta aldaketa txiki batzuk jasan baditu ere, horixe da egun ?baraja española? izenaz ezagutzen dena. 1889an Parisko Erakusketa Unibertsalean lehen saria jaso zuen. Heraclio Fournier 1916an hil zenean bere biloba Felix Alfarok hartu zuen bere gain enpresa kudeatzeko erantzukizuna. Urteak joan eta urteak etorri enpresa handituz eta beharren arabera lekuz aldatuz doa.