Itzuli orri osora

Bilbo, berrikuntza sakona izan duen hiria

XX. mendearen azken laurdenean Bilboko hiria oso hondatua zegoen. Behinola industria bipila izan zena lur jota zegoen, krisialdi sakonean sartuta, langabezia handia zegoen eta ingurumena kutsatuta. Planteamendu ekonomiko berri baten beharra zegoen. 1989tik 1992ra bitartean Bilbo eta inguruak birbizitzeko plana antolatu zen hurrengo mendeari begira. Industria aurreratua izango zuen eskualde bateko zerbitzu aurreratuen hiria izan behar zuela Bilbok erabaki zen. XX. mendearen azkeneko hamarkadan abian jarri zen plan hori. Lurraldea berrantolatzen hasi ziren, zaharkituta geratu ziren fabriken hondakinak kenduz, itsasadarreko urak garbituz eta hirigintza- eta arkitektura-lan garrantzitsuak gauzatuz: Guggenheim Museoa, Metroa, zubiak, aireportu berria, Euskalduna jauregia, etab. Berrikuntza aurrera doa tranbiarekin, Nazioarteko Erakustazoka berria eginez eta Abandoibarra aldeko plana bultzatuz.