Bilboko bakailaoa
Bakailaoa
XVII. mendean Ternuara baleak harrapatzera joaten ziren arrantzale euskaldunak itzultzen zirenean bakailaoak ekartzen hasi ziren irekita eta Ipar Itsasoko haize hotzean lehortuta. XIX. mendean zehar Bilboko kaian bakailaoaren merkataritzak garrantz handia zuen. Horregatik sukaldaritzan ere Bilbon beti izan du garrantzia bakailaoak. Era askotara prestatu izan da: pil-pilean, bizkaitar erara, ajoarriero gisa, arrautzopilean, porru-patatekin edo zurrukutunean. Gero euskal sukaldaritza berriak beste formula aurreratuago batzuk asmatu ditu.