Itzuli orri osora

Tableta digitalizatzaile

Datuak sartzeko tresna, marrazkiak ordenagailuan sartzeko balio duena. Tableta digitalizatzaileak tableta elektronikoa eta kurtsorea edo arkatza izaten ditu. Kurtsorea saguaren antzekoa da, baina leiho bat izaten du, zehaztasunez kokatzen laguntzen duen gurutze batekin eta saguak baino askoz botoi gehiago. Arkatzak, berriz, boligrafo baten itxura izaten du, baina mutur elektronikoa izaten du tintaren ordez. Tabletak kurtsorearen edo arkatzaren mugimenduak detektatzeko gai den elektronika izaten du eta posizioen araberako seinaleak sortzen eta ordenagailura bidaltzen ditu. Tableta digitalizatzailearen puntu bakoitzari pantailako puntu jakin bat dagokio. Saguaren kasuan, aldiz, mugimenduak erlatiboak dira une bakoitzean duen kokapenarekiko.