Itzuli orri osora

Foucaulten korronteak

Transformadoreen benetako diseinuetan, solenoideak burdin gozozko nukleo baten inguruan biltzen dira. Eragindako eremu magnetikoak, burdinaren barruan korronte zirkular ahul batzuk eragiten ditu, zeintzuk disipazioz energiaren galtzea ekartzen duten. Korronte hauek beraien sortzailearen izena hartzen dute, Foucault frantsesa.

Jean-Bernard-Léon Foucault (1819-1868), fisikari frantsesa, ez zituen bakarrik aurkitu bere izena daramaten korronteak, baizik eta argiaren abiadura neurtzeko teknika zehatz bat ere garatu zuen eta Lurraren errotatze-higidura esperimentalki frogatzeko pendulu ospetsua diseinatu zuen.