Itzuli orri osora

Henry Cavendish

Henry Cavendish (1731-1810): Erresuma Batuko fisikoa eta kimikoa izan zen. Hainbat gai aztertu zituen: airea eta hidrogenoa, uraren konposaketa eta elektrizitatea. Hala ere, bereziki, zientzialari hau ospetsua da Lurraren dentsitate eta masaren balioa zehaztu zuelako. Bertatik G grabitazio unibertsalaren konstantearen balioa atera daiteke.