Itzuli orri osora

Dipolo magnetikoa

Jakina da iman bat bitan zatituz gero beste bi iman sortzen direla, mutur batean ipar poloa eta bestean hego poloa dituztelarik. Poloak ezin dira bereizi, hau da, ez dago monopolo magnetikorik.

Hala bada, iman guztiak dipolo magnetikoak dira, eta berezko momentu magnetikoa dute. Momentu magnetiko horri fenomeno elektromagnetikoetan izugarrizko garrantzia duten biraketak eta indar-pareak lotzen zaizkio.