Itzuli orri osora

Iparrorratza

Txinatarrek asmatutako iparrorratza, izugarrizko aurrerakuntza izan zen gizakiarentzat. Oso asmakuntza sinplea da: iman bat horizontalki orekan jarriz gero, biratu eta haren muturretako batek gutxi gorabehera ipar geografikoa seinalatuko du.

Magnetismoko aplikazio goiztiar hori erabakigarria izan zen bai itsasoko nabigaziorako, eta bai lehorreko orientaziorako.