Itzuli orri osora

Karga elektriko zabalak

Karga elektrikodun gorputzaren tamaina hutsala ez bada, karga puntuala baino, karga zabala izango du.

Kargadun gorputz zabaletan:

· karga elektriko osoa bere oinarrizko kargen arteko batura izango da (adibidez, elektrikoki kargatua izan den partikula--kopurua)

· Eroale baten karga aske guztiak bere azalera osoan zehar banatzen dira, beraz barruko karga elektrikoa nulua da.

· Gorputzaren inguruan sortutako eremu elektrostatikoa kalkulatzeko, karga guztia bere erdigune geometrikoan kontzentratuko balitz bezala egingo dugu.