Itzuli orri osora

Eremu elektrikoaren irismena

Kargaren balioa bikoiztean eremu elektriko kidearen intentsitatea ere bikoiztu egiten da; beraz eremu-marrak hertsatu eta bere intentsitatea bikoizten da.

Teorian eremu elektriko batek espazioan sortutako asaldura infinituraino zabalduko balitz ere, egia esan distantzia zehatz batetik aurrera bere efektuek nabarmenak izateari utziko diote. Orokorrean, eskala atomikotik Lurrean maneiatutako makroskopiko arrunteraino, eremu elektrikoa beste hainbat elkarrekintzen gainetik dagoela esan dezakegu (10 -13 zm baino distantzia handiagoetan). Distantzia txikiagoetan indar nuklearrek intentsitate handiagoa dute; eskala kosmikoan, ordea, grabitazio-indarrak nagusitzen dira.