Itzuli orri osora

Etengabeko korrontea eta alternoa

Etengabeko korrontea, karga mugimendua etengabe eta beti norabide berdinean daukan hari esaten zaio. Korronte mota hau, pila eta bateriek sortzen dutena da.

Korronte alternoan, gailu bereziak erabiltzen dira, kargetako zirkulazio norabidea aldizka eta azkar aldatzeko, zirkuitu eroaleko zati bakoitza karga berak hainbat aldiz zeharkatzen duelarik. Era hau, garraiorako eta energia aprobetxatzeko eraginkorragoa gertatzen da. Korronte alternoak lortzeko sorgailuak edo alternadoreak erabiltzen dira.