Itzuli orri osora

Fluxu magnetikoaren dentsitatearen norabidea

Biot-Savarten legearen arabera, fluxu magnetikoaren dentsitatea perpendikularra da korrontearen norabideak eta kontuan hartutako puntuak osatutako planoarekiko. Bere noranzkoak eskuineko eskuaren arauari jarraitzen dio: gorantz, eroaletik posizio-puntuko bektoreraino iristeko ezkerrerantz biratu behar baldin bada, eta beherantz, aurkako kasuan.