Itzuli orri osora

Esan ez litekeena

Munduan gertatzen diren ahalezko ekintza multzoari esan edo pentsa litekeena esaten zaio. Erakusten ditugun gauzak baina esanahia duten proposizioen bidez esan edo adierazi ez ditzakegunak bi motakoak izan daitezke:

  • Hizkuntzak eta munduak partekatzen duten forma logikoa, ekintza edo gertaerak proposizioen bidez adieraztea ahalbidetzen du.
  • Etika, erlijio eta estetika-balioei buruzko auziak. "Arlo mistikoari" buruzkoak izanik, mundua eta bizitza nola ikusten eta sentitzen dugun adierazteko moduak dira.