Itzuli orri osora

Unamuno, Arana eta Azkue lehiakide Euskal Katedrarako

1888an Bizkaiko Foru Aldundiak sustatuta, Bilboko Institutuko Euskal Katedrarako deialdia egin zen. Garai hartan Resurreccion Maria Azkue Salamancan zegoen ikasten, laster abedetzekotan, Sabino Aranak, artean ez zekien euskaraz eta Unamuno, berriz, ordurako Filosofia eta Letretan doktore zen. Beste batzuen artean hirurak aurkeztu ziren lehiaketara. Unamunok eta Aranak eskaria soilik aurkeztu zuten, baina Azkuek prestatuak zituen ikasmaterial batzuk ere aurkeztu zituen eskariarekin batera. Epaimahaiak tituluen gainetik Azkue jatorrizko euskalduna izatea eta materialak aurkeztu izana balioetsi zituen eta berari eman zioten kargua.