Hizkuntzak on-line

Hizkuntzak ikasi Hiru.eus-en: e-LEA programa

Hiru.eus atariarten bitartez, Eusko Jaurlaritzaren Etengabeko Ikaskuntza Zuzendaritzak, 2005eko urtarrilean, martxan jarri zuen hizkuntzak ikasteko baliabide didaktiko bat. e-LEA du izena sistema horrek, eta ingelesa, fransesa, alemana eta italiera ikasteko erabili ahal izango dute euskal herritar guztiek.

Pertsonen eguneko bizitzara moldatutako ikaskuntzara dago egokitua programa. Ordenagailuz lagunduriko ingurune birtual batean gauzatzen da ikasketa. Kurtsoak informalak dira nolabait, ezagutzak landu edo bergogoratzeko eginak. Eta ziurtagiriren bat lortzea ere posible izango da. Kostoa izango du sistemak, baina ez da handia izango.

Zerbitzuaren helburua ez da ikasleak ingelesa menderatzea lortzea. Baina bai herritarrek hizkuntza horretan edo beste batean beren burua defenditzeko lain ezagutza lortzea. Gainera, Hezkuntza Sailak ekintzak antolatuko ditu ikasle jendea elkarren artean elkartzeko, praktikan aurrera egiteko.

Baliabide didaktiko hau Euskal Autonomia Erkidegoko 23 urtetik gorako pertsonenentzat dago pentsatua. Erabiltzaileek beren denbora eta erritmoaren arabera antolatuko dute ikasketa, alde horretatik guztiz malgua izango delako sistema.

Zerbitzu hau ez da bateraezina hizkuntza akademiekin. Alderantziz, espero da akademiek ere proiektuan parte hartzea, eta formulak garatzen dihardugu Interneteko erabiltzaileek lortzen duten maila, zentro horietan ikastaro presentzialekin indartu dezaten.

Lau ikasketa modu aurreikusten dira e-LEA programan, malgutasuna bermatzeko:

  • Ikaskuntza autonomoa on-line: Ikasleak Internetera konektatuz jarraitzen du ikastaroa, nahi duen tokitik, bere aukerako orduetan.
  • Ikaskuntza autonomoa off-line: era honetan, ikasleak ikastaroen edukia deskargatzen du bere disko gogorrera. Interneteko konexioen nekerik gabe jarraitu ahal izango du ikastaroa horrela.

Atari honetan bertan dugu bi modu hauen inguruko ingormazio osoa. Hiru.eus ataria izango da, halaber, izen-ematea bideratzeko lekua.

Izena ematean ikasleak jasoko duen lizentzia pertsonala eta transferitu-ezina izango dela aurreratu dezakegu. Lau hizkuntzak denbora-eperik gabe ikasteko aukera emango du. Horrela, Europako Batasuneko Batzordeak ezarritako bi lehentasuni erantzuten zaie: hizkuntzen ezagupena indartu, eta etengabeko ikaskuntza sustatu.