Itzuli orri osora

Proteinen sailkapena

Proteina aminoazidoek bakarrik osatua baldin badago, holoproteina esaten zaio. Beste molekula-motaren bat ere baduenean, heteroproteina esaten zaio.

Harizpizko holoproteinek

bigarren mailako egitura bakarra agertzen dute, eta globularrek, berriz, bigarren mailako egitura desberdinak dituen hirugarren mailako egitura bat dute.

Heteroproteinak multzo proteiko batek eta multzo prostetikoa deritzon beste multzo ez-proteiko batek osatuak daude, eta horren arabera sailkatzen dira heteroproteina desberdinak.

Holoproteinak
Harizpizko proteinak.
Proteina globularrak.

Heteroproteinak
Kromoproteinak.
Glukoproteinak.
Lipoproteinak.
Nukleoproteinak.
Fosfoproteinak.