Itzuli orri osora

Bildukin nuklearraren funtzioak

  • Material genetikoa zitoplasmako entzimetatik eta zitoeskeletoaren mugimenduetatik babesten du, DNAri kalte egin baitiezaiokete.
  • Nukleoaren barruan egiten diren RNAren transkripzio eta heltze-prozesua, batetik, eta zitoplasman gertatzen den itzulpena, bestetik, bereizten ditu. Horri esker, bi prozesu horiek hobeto kontrolatu eta erregulatu daitezke.
  • Substantziak poroetatik barrena bi norabideetan igarotzea erregulatzen du.
  • Lamina nuklearra funtsezkoa gertatzen da kromosomak osatzeko eta zatiketan bildukina kentzeko, baina baita ere, zatiketa amaitu ondoren bildukin berria eratzeko.