Ertz ganga

Gezi berdineko bi kanoi ganga perpendikular elkarrekin gurutzatzean sortzen dena.

Esferaerdiko ganga

Horma zirkular batek eusten diona eta esferaerdi bat deskribatzen duena.

Esfera laurdeneko ganga

Esfera laurdena deskribatzen duena, gehienetan absidea estaltzen duena. Labe ganga.

Ezkilategi

Ezkila dorrea; kanpandorrean ezkilak dauden lekua.

Erlaitz

Eraikuntza baten goialdeko irtengunea, azpialdea euritik babesteko-eta ezartzen dena.

Elementu edo gorputz bat errematatzen duen moldura, edo moldura multzoa.

Errezel

Estalki apaingarria, gehienetan hormatik kanpo irtenda eta sostengu baten gainean dagoena, irudiak, aldareak, hilobiak edo pulpituak estaltzen dituena.

Enjuta

Karratu batean inskribatutako zirkulu, elipse edo arku batek sortzen duen espazio edo azalera triangeluarretako bakoitza.

Estribu

Zutik dagoen zerbaiti eusteko jartzen den euskarria. Eraikuntzaren kanpoaldean, eraikuntzari eusteko, jartzen den horma.

Estrados

Arku edo ganga baten kanpoaldeko azalera konbexua. Zutabe baten atzean segidan dagoen pilastra. Trasdos.

Emokatu

Lehendik zarpeatutako gainazala zementu, kareorez edo igeltsuorez eginiko geruza mehe, gogor eta oso leunez estali.

Eskudel

Baranda, balkoi, zubi, eskailera eta kidekoen ertza babesten duen hesia.

Erro

Bi pieza metalikoz osatutako bisagra. Bi pieza horiek bata bestearekin giltzatuz itxi edo irekitzen da atea edo leihoa.

Erretaula

Aldarearen atzeko horman margolanez, imajinaz eta beste apaingarriz osaturik ezartzen den atala.