Itzuli orri osora

Orozkoko Museoa

$alt.getData()

Hiru gai nagusi jorratzen ditu museo honek: Orozkoko eskualdeko ondare historikoa, eskualdeko bizitza tradizionala eta Gorbeiako goi-lurraldeetako biztanleak. Erakusketaren helburu nagusia egungo eta ondorengo belaunaldiek gure arbasoen eta euren ohituren inguruko informazio jasotzea da.

Esate baterako, errotetan eta burdinoletan nola lan egiten zen erakusten dute. Bertan, hainbat gauza ikus daitezke: ohiko arropak jantzita dituzten manikiak, Gorbeiako zakur tradizionalaren ondoan belarra jaten duen ardi latxa (jetzitzeko aukera ere badago), biradera bati emanda pizten den bonbila, parkean bizi ziren hartzen hezurrak edo antzinako txabola baten barrukaldea.

Helbidea eta kontaktua

Legorburu Jauretxea
Zubiaur plaza, 4
Orozko
Tel: 94 633 98 23
Fax: 94 633 99 34
Email: museoa.orozko@bizkaia.org
Url: https://www.orozkomuseoa.eus/

Ordutegia

Asteartetik igandera eta jai egunetan: Goizez, 10:00etatik 14:00etara ​
Ostiral eta larunbatetan: Goizez, 10:00etatik 140:00etara Arratsaldez, 17:00etatik 19:00etara.
Astelehenetan: itxita

Prezioa

Doan.

Bisita gidatuak eta programa bereziak

Bisita gidatuak egiten dituzte.