Itzuli orri osora

Enkarterrietako Museoa

$alt.getData()

Enkarterrietako Museoa Abellanedako Batzarretxearen barruan dago, hamar erakusareto ditu eta erakusgai originalak, erreprodukzioak, maketak, planoak nahiz argazkiak jasotzen ditu eskualdearen bizimodua eta historia aztertzeko eta gureganatzeko, ikuspegi argiagoa izan dezagun historiaurreari, erromanizazioari, ertaroko ahaide nagusien arteko burrukaldiei, baserrialdeko mundu tradizionalari zein eskualdearekin loturiko beste gai askori buruz.

Enkarterriaren historian zeharko ibilbidea. Enkarterriko eraikinik esanguratsuenaren bisitaldia egingo dugu. Batzarretxe izateko sortu zan eta Enkarterriaren gobernu politikoaren erdigune izan zan mendeetan zehar. Gaur egun Museo bihurtu da eta Enkarterriaren kulturearen erdigune bilakatu. Topagune, aisialdi-leku eta jakintzagunea da, eskualdearen iraganak eta orainak alkar hartzen daben lekua, Enkarterriaren eta enkarterritarren historiaren, politikearen, etnografiaren eta ondarearen zabalkundea egiteko eta Enkarterriaren historia-, arte- eta etnografia-ondarea berreskuratzeko. Enkarterrietako Museoak sortu zenetik hona hainbat heziketa-jarduera antolatu ditu Enkarterriko kultureagaz eta historiagaz lotutako aberastasunaren zabalkundea egiteko Lehen hezkuntzako, DBHko eta Batxilergoko ikasleek Enkarterrietako Museoa atseginerako leku izan dezaten eta era jolasgarrian ikusi eta ikasi dezaten nahi dugu, aurkikuntzaz aurkikuntza parte hartzea aktiboa bultzatuz. Tailerrak egin ahal izateko hitzordua eskatu behar da 94 650 44 88 edo 94 610 48 15 telefonoetara deituta edo enkarterrimuseoa@bizkaia.eus mail helbidera idatzita. Ekimen guztiak, El Pobaleko burdinolagaz batera egiten dena salbu, doan dira: Sortu dezagun gure munstroa, El Pobaleko Olarekin batera egindako ekintza, Bizi zure kontua Erromatarren atzetik, Historiaurreko Tailerra, Erdi Aroko Tailerra eta  Batzar gaitezen Abellanedan.

Helbidea eta kontaktua

Abellaneda auzoa z/g
Sopuerta
Tel: 94 650 44 48
94 610 48 15
Fax: 94 610 49 90
Email: enkarterrimuseoa@bizkaia.eus
Url: Enkarterri Museoa
Url: Batzar Nagusiak Bizkaia

Ordutegia

Asteartetik larunbatera: 10:00-14:00 eta 16:00-18:00
Uztailaren 1etik irailaren 30era: 10:00-14:00 eta 17:00-19:00
Igande eta jaiegunetan: 10:00-14:00
Astelehenetan itxita. Abenduaren 25ean eta Urtarrilaren 1ean eta 6an itxita.

Prezioa

Doan

Informazioa gaurkotuta 2012ko urrian