Itzuli orri osora

Bilboko Arte Ederren Museoa

$alt.getData()

Bilboko Arte Ederren Museoa 1908. urtean sortu zen, eta 1914an zabaldu zituen ateak, zaharberritzeko asmoak gidatuta eta bertako erkidego artistikoari ereduak emateko helburua izanda. Gaur egun, museoak 13.914 m2:ko azalera du guztira. Metro horietatik, 5.089 m2 bilduma iraunkorra gordetzen duten 33 aretoetan banatzen dira; eta 1.142 m2, berriz, aldi baterako erakusketak hartzen dituzten eta bisitariei arreta egiteko eta barne zerbitzuetarako dauden aretoetan daude. 

EGINKIZUNA: Bilboko Arte Ederren Museoaren antzinako arteko eta arte moderno eta garaikideko bilduma biltzea, gordetzea, aztertzea eta erakustea, aberasten ahalegintzea, zerbitzuei eustea eta kalitateko jarduerak sustatzea, laguntza erabakigarria emanez  gizartea hezteko eta Euskal Autonomia Erkidegoko balio kulturalak ezagutzera emateko. 

BILDUMA: Bilboko Arte Ederren Museoaren bildumak ondare:multzo nabarmena du gordeta, 10.000 pieza inguru baititu: gutxi gorabehera 1.500 margolan, 400 eskultura, paper gainean egindako 6.000 lan baino gehiago, eta arte aplikatuetako mila pieza inguru. Europako eskola nagusien adibide nabarmenak ditu, XIII. mendean hasi eta gaur egun artekoak, eta ohiz kanpoko beste bilduma batzuk ere baditu, esate baterako, ekialdeko arteari buruzko Palacio bilduma, XIV:XVI. mendeetako Manisesko zeramiken bilduma, edota brontze etrusko, italiko, erromatar eta iberiarren Taramona:Basabe bilduma, Kristo aurreko VI. mendekoa. 

Espainiako eskolako pinturak interes berezia du, Greco, Ribera, Murillo, Zurbarán, Goya eta beste artista batzuen lan nabarmenak baitaude bilduta. Era berean, pintura flandestarra eta holandarra nabarmendu behar da, hau da, Gossart, Benson eta Coecke, Mandijn, Vredeman de Vries, De Vos, Jordaens, Van Dyck, Grebber edo Ruisdael artistena. Horrez gain, euskal artisten bildumarik garrantzitsuena dago bertan; eta, ildo horretan, instituziorik eredugarriena da museoa, dituen funts artistikoak eta dokumentalak, ikerketa arloan duen  tradizioa eta artistekiko erakusten duen hurbiltasuna direla:eta.  Museoko aretoetatik ezinbestekoa den ibilbidea eginez gero, artista hauen lan bereziak ikusiko ditugu, besteak beste: Bermejo, Benson, Mandijn, Vredeman de Vries, De Vos, Moro, Sánchez Coello, Greco, Pourbus, Gentileschi, Ribera, Zurbarán, Van Dyck, Murillo, Arellano, Meléndez, Bellotto, Mengs, Goya, Paret, Villaamil, Ribot, Zamacois, Madrazo, Gauguin, Cassatt, Sorolla, Guiard, Iturrino, Ensor, Regoyos, Romero de Torres, Zuloaga, Sunyer, Arteta, Gutiérrez Solana, Vázquez Díaz, Lipchitz, Delaunay, González, Gargallo, Bacon, Palazuelo, Oteiza, Appel, Chillida, Caro, Millares, Tàpies, Saura, Lüpertz, Kitaj, Blake, Arroyo eta Barceló. 

Audio gidak, liduritegia, denda/liburutegia, kafetegia eta jatetxea dauka: Arbolagaña, Aitor Basaberen sukaldaritza (igande arratsalde eta astelehenetan itxita). Tel.: 94 442 46 57. www.arbolagaña.com

Helbidea eta kontaktua

Museo plaza, 2
Bilbo
Url: http://www.museobilbao.com
Tel: 94 439 60 60
Fax: 94 439 61 45
Email: info@museobilbao.com

Ordutegia

Asteartetik igandera: 10:00 - 20:00. Astelehenetan itxita, ohiz kanpoko kasuetan izan ezik. 
Abenduaren 24a eta 31: 10:00:- 14:00.  
Abenduaren 25a, urtarrilaren 1a eta 6a, itxita. 
Ateak itxi baino 15 minutu lehenago aretoak husteari ekingo zaio, eta ez da sarrera gehiagorik salduko.

Doako ordutegia: Egunero, 18:00etatik 20:00etara.

Prezioa

Orokorra: 10 €  
Murriztua: 8 € (ikasleak, langabeak, 65 urtetik gorakoak eta 15 lagun baino gehiagoko taldeak). 
Dohainik: Museoaren eguna (asteazkenak), museoaren lagunak, ICOMeko kideak, 12 urtetik beherakoak, egiaztatutako irakasleak, kazetariak eta gidariak, eta minusbaliatuak (laguntzaileak: murriztua). 
Artean Bonua: 16 €, Guggenheim eta Bilboko Arte Ederren museoetako bildumetarako sarrera bateratua. 

Bisita gidatuak eta programa bereziak

Ibilbide eta tailer didaktikoak. Tel.: 94 439 61 41. deac@museobilbao.com 
Bisita gidatuak      Taldeka: 90 € (gehienez 20 lagun). Banaka: 4 €. Igandero, 12:00etan. (museorako sarrera ez dago barne)
Aurrez, izena eman behar da museoko txarteldegian (sarrera barne hartu gabe). Ezinbestekoa da aurrez erreserba egitea.
Tel.: 94 439 61 37
visitantes@museobilbao.com 

Informazioa gaurkotuta 2018ko urrian