Itzuli orri osora

El Pobal Burdinola

$alt.getData()

El Pobaleko multzoa Barbadun ibaiaren ertzean dago. Burdinolaz gain, egitura hidraulikoa (presa, kanalak eta anteparak), jauretxea, ogia egiteko labe txiki bat eta artoa eta garia ehotzeko errota ere bisitatu daitezke.

Jauretxean olagizonak bizi ziren lehen. Orain, ordea, museoaren harrera egokitu dute bertan eta errotei buruzko erakusketa bat dago. Burdinolan ikaztegia, sutegia eta olagizonen tailerra, sutegiko mailua eta harrizko hauspoarekin dabilen galdategiko labea daude, besteak beste.

Helbidea eta kontaktua

El Pobal auzoa
Muskiz
Url: http://www.bizkaia.eus/elpobal/
Tel: 629 27 15 16
Fax:
Email: info@elpobal.com

Ordutegia

Apirilaren 15etik urriaren 15era
Asteartetik larunbatera: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara
Igandeetan eta jaiegunetan: 10:00etatik 14:00etara
Urriaren 16tik apirilaren 14ra
Asteartetik igandera eta jaiegunetan: 10:00etatik 14:00etara
Erakustaldia: larunbatero 12:00eta.

Prezioa

Orokorra: 3,50 € (bisita gidatua) / 5,50 € (bisita gidatua + erakustaldia).
Txikitua: 2,50 € (bisita gidatua) / 3 ,50€ (bisita gidatua + erakustaldia), 26 urtetik beherakoak,
60 urtetik gorakoak, desgaituak, langabetuak, pentsiodunak, familia ugariak eta 10 heldutik gorako taldeak.
Doakoa: 12 urtera artekoak, irakasleak, gidak eta prentsa behar bezala egiaztatua, museoaren eguna (ostirala),
MNE: maiatzak 18, herri jaia, Nagusi txartela, ICOM txartela.
Eskola eta aisialdiko taldeak: ikasleko 1 € (bisita gidatua) / ikasleko 2 € (bisita gidatua + lantegi didaktikoa).

Bisita gidatuak eta programa bereziak

Bisita gidatuak egiten dituzte.