Itzuli orri osora

Euskal Baserriaren Ekomuseoa

$alt.getData()

XVII. mendean Euskal Herriko landa eremuko ohiko euskal etxe baten irudira, harriz eta egurrez, egindako eraikin batean kokatuta dago Euskal Baserriaren Ekomuseoa. Goiko pisuan museo etnografikoa dago gure arbasoen historia islatzen duten jatorrizko 1.000 pieza baino gehiagoz osatua.

Horrez gainera, glaziaziotik hasi eta XIX. mendera arteko euskaldunen historia azaltzen duen Parke Tematikoa ere badauka museoak. Antzinako tresnak eta makinak (errota, burdinola, irindegia, arotzeria hidraulikoa, ogia egiteko labea...) ere gordetzen ditu eta horietako batzuk martxan ikusi daitezke.

Helbidea eta kontaktua

Herriko Plaza z/g
Artea
Tel: 94 631 70 86
Fax: 94 631 70 86
Email: info@euskalbaserria.com

Ordutegia

Astelehenak eta asteazkenak: 10.30etatik 13.45etara.
Ostiralak: 10.30etatik 13.45etara eta 17.00etatik 18.45etara.
Larunbatak: 11.00etatik 13.00etara eta 17.30etatik 19.00etara.
Igandeak eta jaiegunak: 11.00etatik 13.00etara.

Bisita gidatuak eta programa bereziak

Bisita gidatuak eskaintzen dituzte.