Itzuli orri osora

Arabako Heraldika Museoa

$alt.getData()

Mendozatarren dorrean dagoen museo honek Arabako leinuen sinboloak eta armarriak erakusten ditu, 40 gutxi gora behera. Horiek guztiak bi iturritatik jaso dituzte: batzuk galtzear zeuden armarriak bereganatzeko egindako kanpaina bati esker, eta besteak partikularrek emanda.

Armarriak dorrearen beheko solairuan daude, harresiaren barneko hormetan itsatsirik. Lehenengo solairua, aldiz, Arabako zazpi kuadrilei egindako omenaldia da. Bertan heraldika programak ikuskatzeko leku berezia dago.

Azkenik, bigarren eta hirugarren solairuetan, grafikoki heraldikaren hainbat gai orokor, abizenak, leinuak eta bere interpretazioa erakusten dira.

Helbidea eta kontaktua

Mendoza Torrea
Mendoza, 38
Gasteiz
Tel: 945 18 16 17
Fax: 945 181 947
Email: serviciomuseos@alava.net
Url: Arabako Heraldika Museoa

Ordutegia

Urriaren 16tik apirilaren 30era bitartean:
Asteartetik larunbatera: 11:00etatik 15:00etara
Igande eta jaiegunetan: 10:00etatik 14:00etara
Astelehebetan: itxita
Maiatzaren 1etik urriaren 15era:
Asteartetik ostiralera: 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara
Larunbatetan: 11:00etatik 15:00etara
Igande eta jaiegunetan: 10:00etatik 14:00etara
Astelehebetan: itxita

Prezioa

Doan