Itzuli orri osora

Zumalakarregi Museoa

$alt.getData()

Iriarte Erdikoa etxea, Zumalakarregi Museoa gaur egun, XVII. mendeko baserri tipikoa da. Bertan bizi izan zen Tomas Zumalakarregi jeneral karlista.

Zumalakarregi Museoa, XIX. mendeko Euskal Herriaz jakiteko eta gozatzeko Erreferentzi Zentroa da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren zerbitzu publikoa da, eta jendeari Euskal Herriko XIX. mendea gerturatzea du helburu. Garai horrek gizarte, kultura, ekonomia eta politikari lotutako aldaketa handiak izan zituen eta, gainera, mundu garaikideari hasiera eman zion. Horretarako, edukiak eta bildumak gorde, ikertu eta handitzeaz gain, bidai dinamiko bat proposatzen du egungo gizartea ezagutu eta ulertzeko funtsezko den garai horretan zehar, arautu gabeko hezkuntza baliabideak bultzatuz.

Helbidea eta kontaktua

Muxika Egurastokia, 6
20216 Ormaiztegi (Gipuzkoa)
Tel: 943 88 99 00
Email-a:mzumalakarregi@gipuzkoa.eus
Url: http://www.zumalakarregimuseoa.eus/

Ordutegia

Martxoaren 1etik urriaren 31a bitarte:
Asteartetik larunbatera eta jai egunak:
10:00-14:00
16:00-19:00
Igandeak:
10:00-14:00
Azaroaren 1etik otsailaren 28a bitarte:
Asteartetik-Ostiralera eta igandeak:
10:00-14:00
Larunbat eta jai egunak:
10:00-14:00
16:00-19:00
Aste Santu (osteguna, ostirala, larunbata eta Pazko astelehena) zein Jaiegunetan:
10:00-14:00
16:00-19:00
Museoa itxita
· Urtarrilak: 1 eta 6
· Maiatzak: 1
· Azaroak: 30
· Abenduak: 25

Prezioa

Orokorra: 3 €
Taldeak: 2€ (5 lagun edo gehiago. Hezkuntza taldeak ez ezik.)
Murriztua 1.5 €: Hirukide bazkideak (Kide ugariko familien elkarteetako Euskadiko federazioa), Ikasleak, 65 urtetik gorakoak, Nekatur-eko bezeroak (Nekazalturismoa elkartea. Euskadiko nekazal eta landa etxeak), Eusko Ikaskuntzako bazkideak (erakunde zientifiko kulturala), Bastero Kulturguneako bazkideak.

Bisita gidatuak eta programa bereziak

Bisitak euskaraz, gazteleraz edo ingelesez egiteko aukera dago.
Tarifak:
Orokorra, Taldeak (hezkuntza taldeak ez ezik) eta Murriztua. Tarifetako taldeak: +1 € pertsonako
Hezkuntza Taldeak: astean zehar 2,5 €, ostegunetan 1€ pertsonako.