Itzuli orri osora
Bilboko Arte Eder Museoak euskal artistak omenduko ditu bere mendeurrenean
vie, 04 ene 2008 08:39:00 +0100

Bilboko Arte Eder Museoak euskal artistak eta bildumagile pribatuak "omenduko ditu" 2008an. Euren lanei eta dohaintzari esker pinakotekak euskal artisten inguruan egindako bildumarik garrantzitsuenetakoa du.

"XX. mendeko Artea Bilduma" erakusketak zabalduko du 2008ko programazioa urtarrilaren 21ean. Gure inguruko bildumagile baten (anonimatuan egon nahi du) jabetzako obra multzo aparta da.

XX. mendeko artean nabarmendu ziren 47 egileren 66 obra dira ¿48 margo eta 18 eskultura¿, baina XIX. eta XXI. mendeetako autoreen zenbait obra ere badaude. Multzo horretan dauden artista nagusien zerrendak argi uzten du oso bilduma garrantzitsua dela: Sorolla, Nonell, Kandinsky, Torres García, Julio González, Picabia, Klee, Picasso, Blanchard, Gleizes, Léger, Braque, Metzinger, Gris, Solana, Chagall, De Chirico, Ernst, Miró, Dalí, Domínguez, Oteiza, Palazuelo, Tàpies, Chillida, Millares, Saura, Gordillo, Serra, Cragg, Navarro, Kapoor eta Barcelóren lanak daude, besteak beste.

Otsailean Euskal Artistak. Bilboko Arte Eder Museoa bilduma egongo da ikusgai. Bilboko Arte Eder Museoak euskal artisten bildumarik garrantzitsuena dauka. Erakusketak Museoaren alderdi esanguratsu horren gaineko begirada erreflexiboa planteatzen du, eta, aldi berean, euren sorkuntza eta garapena defendatu zuten euskal artisten berri ematen du: Manuel Losado edo Aurelio Arteta pintoreak Arte Eder Museoaren zuzendariak dira. Halaber, Zuloaga edo Eduardo Chillida artista entzutetsuak aritu izan dira Museoarekin lankidetzan, kudeaketa lanak eginez edo euren obrak dohaintzan emanez.

Erakusketa egitea eta Bilboko Arte Eder Museoko Euskal Artisten Gida argitaratzea (117 euskal artisten datu zehatzak eta euren lanen irudiak jasoko dira) hurbileko artisten omenaldi gisa ere har daiteke, Museoak aintzat hartu nahi izan ditu eta.

Otsailaren amaieran "Studio Aretoa (1948-1952)" erakusketaren txanda izango da. Erakusketak Bilboko Stvudio Aretoa delakoaren ibilbidea aztertuko du. 1948 eta 1952. urteen artean, espazio horretan, artista berritzaileak aurkeztu ziren. 70 bat obraren bitartez, Aretotik pasatu ziren artisten ikuspegia eskainiko da.

Martxoan, berriz, Peter Blake artista britaniarraren atzerabegirakoa eskainiko du Museoak. Artistaren ibilbidea berrikusiko da ehun lan baino gehiagori esker (50eko hamarkadatik hasita gaur egun arte).

Goyatik Gauguinera erakusketa, bestalde, ekainean iritsiko da Bilbora. Besteak beste, Goyam Cézanne, Gauggin, Madrazo, Sorolla eta Picasso pintoreen lanak eta Guiard, Regoyos, Iturrino eta Zuloaga euskal artisten obrak jaso ditu .

Urrian, Murilloren (Sevilla, 1617-82) gaztaroko berrogeita hamar obra inguru erakutsiko dira.

2008ko programazioa "Artearen Papera"-ren bi ediziorekin osatuko da. Picassoren lanak aztertuko ditu lehenak. Bigarren edizioa, berriz, XIX. mendeko azken urteetako estetikaren eta XX. mendeko lehenengo hamarkaden artean kokatu zuten autoreetan oinarrituko da: Cezánne, Guiard, Regoyos, Iturrino, La Fresnaye, Marcoussis, Baroja, Roualt edo Zuloagaren lanak ikusi ahal izango dira, besteak beste.

Bukatzeko, "Gonbidatutako obra" programak Patio del palacio de los Dux de Venecia (1883), Martin Ricoren lana, eta Retrato e caballero desconocido (1550-53), Titorrettoren obra, gerturatuko ditu.

(Argazkien iturria: www.museobilboa.com)